top of page
imx00000174-scaled.jpg

Zer da Urdinduz

URDINDUZ, Gautenak urtero antolatzen duen martxa solidario bat da, non, helburu nagusia autismoaren errealitatea bistaratzea da, errealitate ezberdinak gizarteari erakustea, aurkeztea. Azken finean, erakusten ez dena, ikusten ez dena existitzen ez dela ematen duelako. Hor gaudelako eta hor egon nahi dugulako. Aukera berdinak nahi ditugulako gizarte honen partaide garen kide guztiontzat. Danok gara ezberdin eta aldi berean danok gara berdin.

imx00000278-scaled.jpg

Zergaitik Marea Urdina

Marea Urdina Gautenarekin konprometitu ginen aspaldi Azpeitiko Urdinduzen antolaketan parte aktiboa izango ginela, nahiz eta Marea Urdinak aniztasun funtzional guztien alde egin, sortzez autismoaren aldeko zeharkaldi bezala sortu ginen eta gure artean autismoa duten pertsona anitz ditugu gaur egun elkartean.

Zergaitik Azpeitian

2021an Azpeitiko Udala eta Gautenaren elkarlanaren ondorioz autismoa duten pertsonentzat etxebizitzak eta eguneko zentrua ireki ziren eta hori ospatzeko 2020an URDINDUZ Azpeitian izango zela erabaki zen.

Tamalez eta pandemiaren ondorioz 2 urte atzeratu behar izan da egitasmoa.

Ala eta guztiz ere dagoeneko egitasmoa Azkoitira ere zabaldu da, bertan ere ekintza desberdinak aurrera eramango ditugularik.

urdinduz.png
imx00000077-scaled.jpg

Zer nahi dugu egin

Ekitaldi hau ez da egun bateko gauza bakarrik izatea aurreikusten degun gauza isolatu bat, baizik eta hilabeteetan zehar eta batipat azkeneko asteetan ekitaldi anitzez osaturiko ekimena izatea nahiko genuke. Naiz eta martxa Azpeitian antolatu eta festa nagusia bertan izango den, ekimena Azkoitira ere zabalduko dugu, bi herri izan arren bailara bakar bat bait gara. Horregaitik hainbat ekimen bailara osora zabaltzea aurreikusten dugu, sentsibilizazio saio ezberdinak antolatuaz, hala nola: eskoletan, kulturan, kalean, kirolean, aisialdian,…

bottom of page