top of page
Apirilak 1 (22:00)
Azpeitia
Sanagustin Kulturgunea
BERTSO SAIOA
Goi mailako bertsolarien eskutik bertso saio paregabea
Bertsolariei buruz
Autismoaren nazioarteko egunaren baitan antolatu dugun bertso saio honetara, Onintza Enbeita, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus gonbidatu ditugu kantura. Gaur egun plazetan dabiltzan punta puntako bost bertsolari dira, landu nahi dugun gaiari ahotsa jartzeko ezin egokiagoak!
​
Saioa
​
Autismoari buruz hitz egin nahi dugu. Askotan tabu diren gai horiek guztiak azaleratu nahi ditugu, normalizatu eta gure barne korapiloak askatu. Kultura erabiliaz, kasu honetan bertsolaritza, autismoa eta honen nondik norakoak landu nahi ditugu. Bestetik, gizartea gai honen inguruan sentsibilizatzeko baliatu nahi genuke saioa, umorez beteta, helburua gure begirada zabalduta ateratzea izanik.
​
​
bottom of page